Loading

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Pribatutasun-politika eta Cookieak .

Datuen babesa

  • IGURCO GESTIÓN, S.L-n europar araudi berrira egokitu dugu gure Datuak Babesteko Politika.  Zure datuak garrantzitsuak dira, baita zuk horiekin zer egiten dugun jakitea ere.

    Aurretiazko oharra:

    Webgunean sartze hutsagatik ez da automatikoki erregistratzen erabiltzailea identifika dezakeen datu pertsonalik. Hala ere, bada informazio bat, ez pertsonala eta ez pertsona zehatz baten identifikagarria, IGURCO GESTIÓN, S.L. sozietatearen Internet zerbitzarietan jaso eta grabatzen dena (adibidez: erabiltzailearen Internet nabigatzaile mota, erabiltzailearen sistema eragile mota, Webgunean sartzeko erabili den IP helbidea). Informazio horren xedea erabiltzailearen nabigazioa eta Webgunearen kudeaketa hobetzea da.

    Dena den, zenbait eduki eta zerbitzu erabiltzeko, IGURCO GESTIÓN, S.L.-k datu pertsonalak eska diezazkioke erabiltzaileari. IGURCO GESTIÓN, S.L.-k eman beharreko informazioa emango dio erabiltzaileari baimena aldez aurretik eman dezan, IGURCO GESTIÓN, S.L.-k bere datu pertsonalak erabiltzeko eta IGURCO GESTIÓN, S.L.-ren fitxategietan sartzeko.

    Datu Pertsonalen Babeserako Politika hau IGURCO GESTIÓN, S.L.-k jasotako datu pertsonalen erabilerari aplikatzen zaio; datu hauek lortzeko erabilitako bidea kontuan hartu gabe (aurrez aurre, webgunea, aplikazio mugikorrak, etab.)

    Datu Pertsonalen Politika honetan lortutako datuak era ezberdinetan erabili daitezkeela adierazi arren, ez du esan nahi IGURCO GESTIÓN, S.L.-k bide ezberdinetatik jasotako datu guztiak modu bertsuan erabiliko dituenik. 

    Datuak erabiltzeko titularraren baimena behar den kasuetan, IGURCO GESTIÓN, S.L.-k ez du daturik erabiliko, aurrez baimena jasotzen ez badu.