Jatorria - Osasun erreferentea - Klinika - Home - Zorrotzaurre
Loading

IMQ uses its own and third-party cookies to improve your browsing experience and a personalised service. If you continue to browse on this portal, IMQ will understand that you accept the use of Pribatutasun-politika eta Cookieak .

  • IMQ Zorrotzaurre Klinika, 1953an familia enpresa moduan sortu zen Vicente San Sebastian Klinikaren garapena da.

    Horren sustatzailea Vicente San Sebastian zirujau ospetsua izan zen, eta egin zuen lan profesional eta gizatiarrari eskertuz, klinikari bere izena jarri zitzaion.

    Luis Pueyo arkitekto jaunak proiektu hau zuzendu zuen eta, hasiera batean, klinikak hiru solairu zituen 50 oherekin. Ondoren, Vicente San Sebastian Klinika zabalduz joan zen 1979an 115 gela izan zituen arte.

  • 1980an Klinikaren historian mugarri izango den gertakaria jazo zen, familia enpresa izateari utzi eta garaiko premietara hobeto egokitzen zen bestelako antolakuntza mota batera pasatu zenean. IMQk, bezeroei osasun arreta hobea emateko, beste hainbat finantza entitaterekin batera, Klinika erostea erabaki zuen.

    Horrela, plan estrategikoa garatzen hasi zenean, aldaketa prozesu garrantzitsu baten hasiera izan zen. Beraren bidez, kudeaketa profesionalizatu zen, eta azpiegitura, ekipamendu eta goi teknologian zenbait inbertsio egiten hasi ziren, medikuntza modernoa eta kalitatezkoa eskaintzeko asmoz.

  • 2007an, IMQ Taldearen egoera ekonomikoari esker, artatze maila beste dimentsio handiago batera igaro ahal izan zen. Deustualdean dagoen Zorrotzaurre eremua berregituratzen ari zela kontuan hartuz, bertan, erreferentziazko zentro berria eraikitzea erabaki zen, Taldean egiten ari zen aldaketaren ikurra irudikatuko zuena.

    Bilbo urteak daramatza arkitektura enblematikoaren aldeko apustua egiten herritarren eta ingurunearen arteko harremana hobetzeko, eta hemendik kanpo garapenarekin eta modernitatearekin konprometitutako hiria dela adierazteko. Horregatik, IMQ Zorrotzaurre Klinikaren eraikinaren proiektuari maila estetiko altua eman nahi zitzaion, eta hori baino garrantzitsuagoa, azpiegitura berria oso funtzionala izan behar zen, Klinikaren helburu nagusia IMQk eskaintzen duen zerbitzuaren kalitateari eutsi eta hobetzea delako.

    Irizpide horiek kontuan hartuz, Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektoek eraikuntza berria diseinatzeari ekin zioten. Eraikina Bilbo berriko paisaiaren erreferente bihurtu eta Zaha Hadidek ingurune hori berregituratzeko diseinatutako proiektuarekin bat etortzeaz gain, langileek modu efizienteagoan lan egin eta pazienteek kalitate goreneko osasun arreta jasotzeko aukera ematen du.

  • IMQ Zorrotzaurre Klinikak Virgen Blanca Klinikak egiten duen eginkizuna osatzen du. Bi klinikek batera egiten dute lan, proiektu asistentzial bera aurrera eramateko eta IMQk bere pazientei eskaini nahi dien kalitate eta zerbitzu bikaintasuna indartzeko.

    Eraikina, beraz, IMQ Taldea egiten ari den eta etorkizunean garatzen jarraituko duen berregituraketa osoaren ikur nagusia dugu, helburu nagusi batekin: inplikatutako eragile guztien beharrizanak behar bezala erantzutea, hala nola pazienteenak, gizartearenak eta osasun profesionalenak.