- 3 urterekin %90ean baino gehiago atzera eraman daitezke

Fimosia
Fimosia ematen da, prepuzioak, zakila estaltzen duen larruazala, ez duenean atzera egiten (erabat edo partzialki). Horrek galarazten du glandea estaldu gabe egotea.
Umetxoetan fimosia ez da nahasmendu larritzat jotzen; izan ere, ia kasu guztien erdia berez sendatzen da bizitzaren lehenengo urtean eta umeen %90ari dagokionez, hiru urte bete aurretik.
-
Jaiotzetik badago -lehen mailako fimosia deiturikoa-, benetako arrazoia umedunaldiaren barruko aparatu urogenitalaren malformazioa da.
Geroago azaltzen denean -bigarren mailako fimosia-, senideek umetxoa garbitzean prepuzioa modu bortitzean atzera egiteagatik izaten da. Duela urte batzuk umetxoen prepuzioaren larruazala maneiatzen zen atzera egiten ahalegintzeko berez egiten ez zuenean; gaur egun, ostera, gurasoei dilatazio hori ez behartzea aholkatzen zaie, izan ere, umearentzat mingarria da. Gainera, zauriak edo traumatismo txikiak eragiten dituzte, eta horiek orbaintzean, prepuzioaren larruazala ondo atzera egitea eragozten duten atxikidurak sortzen dira.
-
Prepuzioa estua dela aurkitzea eta atzera egitea zaila izateaz gain, fimosiari lotutako sintoma gutxi daude; batzuetan, gernu-txorro apur bat finagoa edo mikzioan (gernu egitean) mina aurkitu dituzte. Hala ere, fimosia artatu ezean, zailtasunak agertu daitezke, esate baterako, balanitis izeneko glandearen infekzioa, edo parafimosia.
-
Fimosiaren diagnostikoa oso argia da begi hutsez eta hori baieztatzen da aztertzaileak prepuzioa atzera egiteko duen zailtasunean.
-
Fimosi naturala izaten duten jaioberriengan eta umetxoengan ebakuntza soilik mikzioa eragotzita dagoenean egingo da. Prepuzioaren atxikidurak apurka apurka ibiliko dira desagertzen bizitzaren lehenengo urteetan. Geroago, tratamendua glandearen inguruan prepuzioak duen tentsio mailaren araberakoa izango da. Prepuzioa gero eta gehiago luzatuta artatu daiteke, kortisteroidezko kremak ipinita, edo kirurgiaz, umea erdainduta.