Otorrinolaringologia-EUS

Sudurreko kirurgia endoskopikoa egiten dugu sinusitisa eta sudurreko poliposia tratatzeko.

Zurrungaren kirurgiarako, amigdalektomiarako eta sudurreko kirurgia funtzionalerako irrati frekuentzia erabiltzen dugu.

Ahotz korden tratamendurako eta kirurgia otologikorako mikrokirurgia egiten dugu.

Aurkezpena:

Otorrinolaringologia honako gorputz atalekin lotutako patologiez arduratzen da: belarria, sudurra eta sinu paranasalak, laringea eta alde zerbiko-faziala.

Gaur egun, patologiak ahalik eta lasterren detektatzea eta tratamendu mediko-kirurgiko ahalik eta inbasio gutxiagokoa egitea bilatzen da.

Umeen patologiak goiz detektatzeari eta tratatzeari garrantzi handia ematen diogu. Umeengan hipoakusia goiz detektatzea garrantzitsua da, euren ikaste prozesua ez oztopatzeko.

Zurrungarekin lotutako patologiak arreta handia behar du. Gaur egun, badaude zurrunga murrizteko tratamendu eraginkorrak.

Oso garrantzitsua da laringeko patologia tumorala goiz detektatzea, bereziki, pazienteak erretzaileak direnean.

TALDE