- Fisioterapiako edo errehabilitazioko zerbitzua edozein izanda ere, neurriko soluzioa emango dizugu lehenbailehen suspertu zaitezen.

ESKAINITAKO ZERBITZUAK
IMQk fisioterapia eta errehabilitazioko teknika eta tratamendu guztiak ipintzen ditu zure esku. Desde drenaje linfático, mecanoterapia, electroterapia, cinesiterapia, masoterapia y rehabilitación de suelo pélvico, hasta rehabilitación cardiaca y preparación al parto.
ARTATZEKO ADITU TALDEAK
Mediku errehabilitatzailea: aurretik egindako kontsulta batean tratamendu guztiak baloratu eta jarraipeneko kontsultak egiten ditu, alta bera eta tratamenduarekin jarraitzeak merezi duen zehazteko
Errehabilitazio konbinatu anbulatoriorako fisioterapeutak. Horiek ezarriko dituzte errehabilitazio medikuek zehaztutako errehabilitazio tratamendua
Zoru pelbikoaren errehabilitazioan espezializatutako fisioterapeutak.
Bihotz errehabilitazioan trebatutako profesional taldea, kardiologiako espezialista batek gainbegiratuta.
Erditzea prestatzeko unitatearen profesional taldea: talde hau emaginez osatuta dago eta honako laguntza hauek eskaintzen dizkizute: erditzea prestatzea, ume masajea, bularra emateari edo erditze ostekokoari buruzko aholkularitza klinikan edo etxean eta tailer monografikoak.
Perineoko fisioterapia profesionalen taldea: gizonengan zein emakumeengan gerta daitezkeen pelbis-lurzoruaren disfuntzioen tratamenduan espezializatuta daude. Irtenbideak eskaintzen dituzte gernu-inkontinentziarako (esfortzuagatik eta gernu-larritasuna), erraietako prolapsoetarako, diastasirako eta sabelaldeko gerrialdea berreskuratzeko, abdomeneko eta perineoko orbainetarako, inkontinentzia fekalerako, prostata-kirurgia osterako, pelbiko minerako eta sexu-disfuntzioetarako.
IMQ FISIOTERAPIA ETA ERREHABILITAZIO ZENTROAK
Errehabilitazioko kontsultetarako instalakuntza zabalak dauzkaten zentroak daude IMQn. Bertan, miaketa gelak, fisioterapiako boxak eta balio askotarako gimnasioak, bihotz errehabilitaziorako nahiz zoru pelbikorako espazioak, eta erditzea prestatzeko eremuak daude.
Bizkaian bi zentro ditugu Bilbon (Ajuriaguerra eta Deustu) eta bat Barakaldon. Gainera, IMQ Zurriola (Donostia) eta IMQ Amarica (Gasteiz) zentro medikoek errehabilitaziorako guneak ere badituzte.