-
Aseguru medikoa laguntza mediko-kirurgikoarekin
- Euskadiko eta Estatu mailako IMQren profesional medikoen sare osoa eskura
- Klinikak eta IMQ zentroak barne

ZER ESTALTZEN DU?
- IMQ Urdina aseguru medikoak estaldura zabala eskaintzen du, gehien eskatzen diren zerbitzu mediko-kirurgikoak barne hartzen dituelako.
- Estalduraren eta prezioaren arteko harreman oso lehiakorra.
ESTALDURA APAIGARRIENAK
- Analitikak eta proba diagnostikoak, diagnostikoa egiteko teknika bereziak barne hartuta: eskanerra, erresonantzia magnetikoa, PET onkologikoa, etab.
- Espezialitate mediko eta kirurgikoei dagozkien tratamendu ugari: goi mailako kirurgia espezializatua, fisioterapia eta errehabilitazioa, erradioterapia eta kimioterapia, etab.
- Ospitalizazioetan banakako gela lagunarentzako ohearekin.
- Haurdunaldia eta erditzea.
- Familia plangintza.
- Bestelako estaldurak barne daude: protesiak, odontologia zerbitzuak, podologia saioak edo urtero psikoterapiako 15 saio arte.
BARNE DAUDEN ZERBITZU BEREZIAK
Bigarren iritzi medikoa. Munduan gailentzen diren profesionalekin, gaixotasun larria diagnostikatuz gero.- 24 orduko arretarako linea.
- Larrialdiko arreta atzerrirako bidaietan, 12.000 euroraino.
- IMQ Laguntza: adinekoentzako aholkularitza osoa (egoitzak, eguneko zentroak, etxeko laguntza...) eta beste soluzio sozio-sanitario batzuk.
- IMQ OndoIzan: ongizate zerbitzuetan deskontu handiak; besteak beste, tratamendu estetikoetan, bidaietan, entzumen zentroetan eta ortopedian, teleasistentzian, etxeko laguntzan eta zerbitzu gehiagotan.
- Online bulegoan baimen medikoak eta beste hainbat kudeaketa egiteko aukera.
- IMQ Urdina zerbitzuaren estaldurak eta zerbitzuak [pdf, 288 KB]
KONTRATAZIO BALDINTZAK
*Sustapena, % 30 arteko deskontua: merkataritzako deskontuetan oinarrituta, ondoren zehaztutako eran kalkulatutako ehunekoa, hurrenez hurren: % 20ko deskontua bezero berriek, 2021/03/31 baino lehen, kontratatutako IMQ Urdina (koordainketekin) poliza berrietan, eta % 10ekoa 5 asegurudun edo gehiago izanez gero, eta urteko ordainketa aukeratuta. Bezero berriei zuzendutako deskontua urtero indarrean dagoen primari aplikatuko zaio, poliza berrietan dauden bezero berriei, sustapenerako eskubidea ematen duen aseguru-kontratua indarrean dagoen bitartean, eta asegurudun kopuruagatik eta ordainketa eragatik lortutako deskontuak mantendu egingo dira baldintzak betetzen diren bitartean. Deskontu eta baldintza gehiago hemen ikusi: www.imq.es. Kontratatzeko adin-muga: 70 urte. Koordainketak eta frankiziadun estaldurak kontsultatu. 2021eko primak. Lehenengo ordainagiriak urte osoari dagozkion tasak eta zergak barne hartuko ditu (% 0,15). Zergak eta deskontuak aplikatu gabe. Aseguruaren baldintza orokorrak ikusi. RPS 122/20.
Hainbat zerbitzu erabiltzeagatik ordaindu behar izango duzun aparteko zenbatekoa da.
Aseguru medikoan alta egiten denetik polizak estalitakoaren barruko hainbat zerbitzu erabili ahal diren arte igarotako denbora tartea da.
Begiratu polizaren Baldintza Orokorrak gabealdi aplikagarriak zein diren jakiteko.
Bitartekotza izan duen poliza.
Aseguru-bitartekariaren identifikazio-datuak:
Bitartekaria: Igualatorio de Bilbao Agencia de Seguros S.A. agentzia-sozietate esklusiboa.
Bitartekariaren helbidea: k/Máximo Aguirre, 18 bis, behea-ezkerra, Bilbo (Bizkaia).
Erregistroan inskribatu izanaren gakoa: Gakoa C0758A95101069.
Aseguratzailearen datuak:
Titularra: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS (aurrerantzean IMQ)
Helbidea: Maximo Agirre, 18 (bis), 48011 Bilbo
Posta elektronikoa: imq@imq.es
Telefonoa: 900 81 81 50
IFZ: A-95321386
Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4587 liburukia, 15 folioa, BI-43293 Orria, 1. Inskripzioa
Bat-egitearen erregistro-datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 58 liburukia, 0 folioa, BI-3808-A, 15. inskripzioa.
Bere jarduerak burutzeko, IMQk honako erregistro datu eta administrazio baimen hauek ditu:
- C-0758 inskripzio-gakoa aseguru-erakundeen administrazio-erregistoan (Aseguru eta Pentsio-funtsen Zuzendaritza Nagusia).
- Osasun Publizitateko Administrazio Baimena, Osasun Publizitatearen 171/17 Erregistro zenbakia duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaritzak kudeaturikoa.
Asegurua urrunetik egindako kontratu bidez hartu bada, hartzaileak egutegiko hamalau (14) eguneko epean ezetsi ahal izango du kontratua, kontratua egin zen egunetik zenbatzen hasita. Informazio gehiagorako begiratu Baldintza Orokorrak.